INFORMAZIOA

B06 17-18 Jardunaldiak: Proiektuen bidezko ikaskuntza. Konpetentziak garatzen



Urtero bezala,   B06ko Jardunaldiak antolatu ditugu, aurreko ikasturteetan egin dugun eran, aurten ere oinarrizko konpetentziak garatzeko bideak zabaldu nahian. Oraingoan, Proiektuen bidezko metodologia izango da gaia.

Jardunaldi hauen helburua bikoitza da. Batetik, irakasleriari aukera ematea ikastetxe ezberdinetan garatzen ari diren bizipenak beste batzuekin partekatzeko eta, bestetik, ikasleriaren parte-hartzea bultzatzen dituzten metodologietan aditua eta aritua den Fernando Trujilloren jakintzara sarbidea erraztea.

Ezaguna da Trujillo jaunak ibilbide eta esperientzia luze eta zabala duela proiektu edota erronka modura formulatzen diren ikas-prozesuen ezarreran. Horretara bideratuko ditu adituak bere azalpen teorikoko saio eta esperientziaren garapenerako erabiliko duen tailerra.

Gure Berritzeguneari dagokion eskualde eta ingurumariko ikastetxeetako irakasleriak urriaren 19an ikasleekin izandako esperientziak partekatuko ditu. Esperientziak, hezkuntza-mailen arabera antolatuko dira eta aldi berean Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzari lotuak aurkeztuko dira, horrela entzuleen interesetara eta premietara egokitu eta aukeratu ahal izateko.

Jardunaldien bukarean, bertaratu garen guztion artean gure ekarpenak, bizipenak eta iritziak adierazi eta azaltzeko parada izango dugu ere.

Funtzeskoa iruditzen zaigu, aldez aurretik eskertzea, batetik, Fernando Trujillo irakasleari gure eskualdera hurbiltzeagatik, bestetik, ikastetxeetako esperientziak azalduko dituzten irakasleei egingo duten ahalegina bereziagatik, oso denbora laburrean horrenbeste bizipen biltzeagatik, eta, azkenik, entzule datozten irakasleei Jardunaldietan jarritako konfidantzagatik.



No hay comentarios:

Publicar un comentario