Ana Belén Vega, Fray Juan de Zumarraga Institutuko irakaslea da. Ingeleseko irakaslea izanik, azkenengo urteetan Curriculum Desberdinetako taldeetan aritu da. Iaz, bere ikasleekin Bizkaiko Foru Aldundiak antolatzen duen Egin eta Ekin Programan parte hartu zuen, eta bere gelako talde batek aurkeztutako proiektua saritua izan zen.
Anak aurkeztuko duen esperientzia zertan datzan azaltzen digu :
"Bizkaiko
Foru Aldundiaren Ekonomia sustatzeko sailak Egin eta Ekin Programa antolatzen du ikasleek empresa mundua hurbiletik
ezagutzeko helburuarekin baita ekintzailetza
bultzatzeko asmoz.
Ikasleek, zeharka, ekintzaileari lotuta
dauden, eguneroko bizitzan erabili behar dituzten eta gaur egun lan-munduan
eskatzen dituzten balioetan funtsezko gaitasunak eskuratzea da programaren
helburu nagusia. Programa honen bidez, alde batetik, ekintzailetza-jarreretan
eta ekintzailetza-gaitasunetan oinarritutako hezkuntza kontzeptu zabal bat
ematea, eta, bestetik, ikasleek enpresak sortzeko prozesuari lotutako
kontzeptuak oinarrizko mailan ulertzea lortu nahi da. Eta helburu hori
lortzeko, hainbat jarduera antolatzen dira, DBHko 3. eta 4., eta Batxilergoko ikasleen kasuan negozio-plan bat lantzea
planteatzen da. Gero, aurkeztako plan guzti horiekin lehiaketa antolatzen da
eta sari banaketa maiatzean UPV-EHUko Leioako aretoan izaten da.
The Tree of Life
2016-17 kurtsoko negozio plana irabazlea izan zen DBHko 3. Eta 4. mailako kategorian.
Uxue Bujanda, Afaf Bakouch, Joseba Bertol eta Lazaro Alias, Fray Juan de
Zumarraga-Durangoko institutuko DBHko 4. Mailako Curriculum Aniztasuneko ikasleek
aurkeztu zuten plan hori.
Zer proposatzen
dute ikasle horiek? Zer da The Tree of
Life? “Mobbing”, “Cyberbullying” eta “Bullying” arazoei aurre egiteko edo
sufritu dutenei laguntzeko zerbitzua eskaintzen duen enpresa izateaz gain,
prebentzio eta sentsibilizazio tailerrak eta ekintzak eskainiko dituen enpresa
izango da. Horrela laguntza emateaz gain, horrelako arazoak gerta ez daitezen
prebentzio lana egingo du ere."
Ekimen zoragarria, benetan! Ikasleak bizitzarako konpetentziak garatzen. Zorionak zuri eta zure ikasleei!
No hay comentarios:
Publicar un comentario