viernes, 29 de septiembre de 2017

Proiektuak: bizi izandako ibilbidea

Gure eskualdeko hiru eskola txikik azkeneko hiru ikasturteetan egindako ibilbidearen azalpena egingo du Nekane Otsoak.



Urte asko dira eskola txikien multzo hau proiektuen bidezko metodologian murgilduta dabilela. Edozelan ere, azken hiru ikasturteetan konpetentziei egokitutako proiektuak landu dituzte ikasleek. Hain zuzen ere, ikasleak izan dira proiektuen diseinatzaile eta ikasketa prozesuaren protagonista.

Ikasleek egindako ibilbideari orpoz orpo jarraitu die ikastetxeetako irakasleriak, ikasle bakoitzaren garapen bidean irakasleak  bidaide izateko estrategiak eta aukerak aurki ditzan.

Ikasle bakoitzaren eta ororen ahal den gaitasunen garapen handiena lortzea da azken xedea.


miércoles, 27 de septiembre de 2017

Proiektuen Bidezko Irakaskuntzarantz

Datorren urriaren 18an Fernando Trujilloren hitzaldiarekin emando diegu hasiera B06 Berritzeguneko urteroko Jardunaldiei. Ordurarte itxaron barik, bideo labur honetan  Proiektuen Bidezko Irakaskuntzaren aurkezpena ikusi ahal dugu.


martes, 19 de septiembre de 2017

B06 17-18 Jardunaldiak: Proiektuen bidezko ikaskuntza. Konpetentziak garatzen



Urtero bezala,   B06ko Jardunaldiak antolatu ditugu, aurreko ikasturteetan egin dugun eran, aurten ere oinarrizko konpetentziak garatzeko bideak zabaldu nahian. Oraingoan, Proiektuen bidezko metodologia izango da gaia.

Jardunaldi hauen helburua bikoitza da. Batetik, irakasleriari aukera ematea ikastetxe ezberdinetan garatzen ari diren bizipenak beste batzuekin partekatzeko eta, bestetik, ikasleriaren parte-hartzea bultzatzen dituzten metodologietan aditua eta aritua den Fernando Trujilloren jakintzara sarbidea erraztea.

Ezaguna da Trujillo jaunak ibilbide eta esperientzia luze eta zabala duela proiektu edota erronka modura formulatzen diren ikas-prozesuen ezarreran. Horretara bideratuko ditu adituak bere azalpen teorikoko saio eta esperientziaren garapenerako erabiliko duen tailerra.

Gure Berritzeguneari dagokion eskualde eta ingurumariko ikastetxeetako irakasleriak urriaren 19an ikasleekin izandako esperientziak partekatuko ditu. Esperientziak, hezkuntza-mailen arabera antolatuko dira eta aldi berean Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzari lotuak aurkeztuko dira, horrela entzuleen interesetara eta premietara egokitu eta aukeratu ahal izateko.

Jardunaldien bukarean, bertaratu garen guztion artean gure ekarpenak, bizipenak eta iritziak adierazi eta azaltzeko parada izango dugu ere.

Funtzeskoa iruditzen zaigu, aldez aurretik eskertzea, batetik, Fernando Trujillo irakasleari gure eskualdera hurbiltzeagatik, bestetik, ikastetxeetako esperientziak azalduko dituzten irakasleei egingo duten ahalegina bereziagatik, oso denbora laburrean horrenbeste bizipen biltzeagatik, eta, azkenik, entzule datozten irakasleei Jardunaldietan jarritako konfidantzagatik.