martes, 13 de febrero de 2018

EZTABAIDA UNEA: ONDORIOAK


Proiektuen bidezko metodologiari buruzko lau eztabaida taldeen ondorioak ikus daitezke ondoko dokumentuan.



1. SEKTOREA PROIEKTATZEN. DISZIPLINEN ARTEKO PROIEKTUA. Munguia BHI

1. Sektorea proiektatzen. Disziplinen arteko Proiektua, Marije Elorduy, Mª Cruz Colmenero eta Miren Billelabeitia, Munguia BHI





Hau da proiektuaren Web orria.

ANIZTASUNARI ERANTZUNA EMATEA PROIEKTUEN BITARTEZ. EPO Otxarkoaga

Aniztasunari erantzuna ematea proiektuen bitartez, Nancy Bilbao eta Ibone Urrutia, EPO Otxarkoaga


THE TREE OF LIFE Fray Juan de Zumarraga BHI

The tree of Life. Entrepresa plan bat, Ana Belén Vega, Fray Juan de Zumarraga BHI






VIÑETAS EN EL AULA, San José Ikastetxea

“Viñetas en el aula”, Josean Prado, San José LBHIP


IBAICHEF IBAIBE HLHI

IBAICHEF (1.maila), Ana Silva Martín, IBAIBE HLHI, Barakaldo





Horrez gain, Ana Silvak proiektuarekin lotutako esteka hauek utzi dizkigu:



PROIEKTUEN BIDEZKO METODOLOGIARANTZ Arratia HLHI

Proiektuen bidezko metodologiarantz,
Esti García eta Mª Asun Lizaso, Arratia HLHI


PROIEKTUAK. BIZI IZANDAKO IBILBIDEA Arrankudiaga HLHI

Proiektuak: Bizi izandako ibilbidea, Nekane Otsoa, Arrankudiaga HLHI


PIRATAK, HH PROIEKTUA Areatza HLHI

Piratak ( 4 eta 5 urte), Arantza Bernaola Bilbao eta Myriam Gorroño Goitiz, Areatza HLHI




ANTZERKIA EGINGO AL DUGU? HH PROIEKTUA Probidentzia Andra Mari Ikastetxea

Antzerkia egingo al dugu?
Nagore García Ereño, Probidentzia Andra Mari Ikastetxea, Basauri





FERNANDO TRUJILLOREN HITZALDIA

Fernando Trujilloren hitzaldia zatika topatuko duzue hemen. Apurka apurka joango gara hitzaldi osoa eskegitzen.


miércoles, 18 de octubre de 2017

EPO Otxarkoaga: Aniztasunari erantzuna ematea proiektuen bitartez



Otxarkoagako EPOn proiektu bidezko metodologia erabiltzen dute aniztasunari erantzuteko. Metodologia honek  haien ikasleei ikaskteko eta konpetentziak garatzeko aukera  paregabea eman zaie. Bihar Nancyk eta Ibonek azalduko digu zelan lan egiten duten, baina blogean beraien proposamenaren laburpen bat uzten digute: . 

"Nori zuzenduta dago
12-16/18 urte bitarteko gazteak, ikasketa praktikoa eta egokituagoa izateko gogoa izan eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Graduatua lortu nahi dutenak.
Ikasle bakoitzaren beharrizanetara egokitutako DBH batean Graduatua lortzea eta pertsonaren garapen integrala sustatzea, hala maila intelektual , oreka pertsonalean eta afektiboan.

Nola
Metodologia aktiboa eta parte-hartzailea. Irakasgaien edukiak eta lortu beharreko gaitasunen garrantzi eta funtzionaltasuna areagotuz.
Irakasgaiak elkarri lotutako proiektu eta tailerretan egituratuz (sukaldaritza, ortua, asmakuntza eta makinak, komunikabideak, historia eta geografiaren ezagutzak, ingurumena…).
Materialak ikasle bakoitzaren ezaugarrien arabera sortuz eta landu beharreko proiektu eta tailerretan egokituz
Jarduera osagarriak antolatuz (irteerak, bisitak).
Gizarte trebetasunak eta egituraketa kognitiboa landuz.
Jarduera, ahalegin parte-hartze eta jarrera etengabe ebaluatuz, aurrerapen pertsonala sustatu eta bermatze aldera.

Zer bereizten gaitu?
·         Pertsona guztiak onartzen ditugu, jatorriagatik edo gizarte-egoeragatik inolako bazterkeriarik gabe.
·         Malgutasuna.
·         Pertsona guztiei egokitzea eta hurbiltasuna, hezkuntzaren oroiektuaren gainetik pertsoneei lehentasuna ematea.
·         Tutoretza pertsonalizatua eta asteroko komunikazioa familiekin.
·         Balioetan hezten dugu: ongizatea, berrikuntza, inplikazioa, lankidetza, zerbitzuak, justizia soziala.
·         Ikasketa metodología aktiboetan oinarritutako proiektuak lantzen ditugu.
       
      Gainera honako Aniztasunerako Programak dauzkagu:
·         Hezkuntza Errefortzu Espezifikorako Programa.
·         Eskolatze programa osagarria.
·         Lehen Hezkuntza-arrera Programa.
·         Curriculum Dibertsifikazioa."


IBAICHEF. IBAIBE IKASTETXEA

     


       Ikastetxeen inplikazioa komunitatearekin ezinbesteko da. Barakaldoko IBAIBE Ikastetxeak orain dela urte batzuk gai honen inguruko izugarrizko apostua egin zuen eta Ikas komunitatea bihurtu zen; aurrera eraman duten lanaren ondorioak agerian daude emaitzetan.

Duela urte batzuk ere Haur Hezkuntzan proeiktu “txikiak” egiten hasi ziren eta emaitzak ikusita (guztien parte hartzea, aniztasunari erantzuna, curriculumaren garapena …)  duela bi ikasturte klaustro osoak Proeiktuen inguruko metodologia prestakuntza egin zuen.


Hortik hona, Ana Silvak aurkeztuko digun proeiktu antzekoak garatzen eta martxan jartzen ari dira. Ikasiko dugu nola beste lankideek egiten duten eta beldurrak uxatuko ditugu ere.